🎵SongsTraducidas

Aspaldian Utzitako Zelda

Por berri txarrak · Autor: Berri Txarrak

Original: Traducción:

Traducción por panzas

Letra original

jakin nahi nuke nork betetzen duen orain
nik utzitako zelda
ea entelegatzen duen hormako izkribu tipia:
"eroria burrukara"

ea alboko zeldatik inork hots egiten dion
komuneko plastikozko tuberia soltatuz
telefono bezala mintzatzeko
ea hango egunak eternal dirauen,
gauak izotzezko,
egunsentiak esne garratza diren

ea errekuentoan mirilatik so egiten duen
begiak
[surveillir et punir]
inor ikusten duen, edo jadanik inor ere ez
[denak ala inor ez]

jakin nahi nuke ihes egin genuenok
benetan ihes egin genuen
ala ihes egitearena, bizitzen irauteko
aitzaki hutsa izan zen

Comentarios (0)

Inicia sesión para comentar.